Hasiera

Lan antolakuntza, teknologia berri eta oro har berrikuntzarekin loturiko enpresetan ematen diren aldaketek, lan munduan, konpetentzia teknikoak ez diren zeharkako beste konpetentzia batzuen eskaera handiagotzen dute, sormena, talde lana, komunikatzeko gaitasunak, autodisziplina, antolatzeko gaitasuna, arazoen konponketak eta autoikaskuntza barne. Enpresen behar hauei erantzuteko lanbide heziketako ikastetxeek beraien hezkuntza proiektua berritu beharra daukate. Unibertsitateko maila teknikoetan eginiko hainbat esperientziek erakutsi dute proiektu eta praktiketan oinarrituriko ikasketa metodoak (PjBL/PBL – proiektuetan/arazoetan oinarritutako ikaskuntza) eta on-line bidezko lankidetza ikasketak egokiak direla zeharkako konpetentzia hauek lortzeko, beti ere ikasketa prozesu hauetan enpresen eta ikasleen partaidetza aktiboa izatea lortzen denean.

COOP-PBLinVET proiektuak Proiektu eta Arazoetan oinarritutako metodo didaktikoak aplikatuko dituen metodologia pedagogiko bat garatu, esperimentatu eta baieztatuko du, Lanbide Heziketako arlo Mekanikoan, lankidetza bidezko ikasketa tekniken laguntzaz. Eredua KP-Lab (FP6 IST/TE) proiektuan garatutako KPE (Knowledge Practises Environment) e-learning baliabide teknologikoa egokituz sortuko da. Eredu pedagogiko hau osatuko duten azken emaitzak honako hauek izango dira:

  • Lanbide Heziketako ikasleek enpresetan egin behar dituzten praktika garaietan osatu beharreko Proiektua garatzen lagunduko dien on-line bidezko lan software bat, irakasle eta tutoreen on-line jarraipenarekin.
  • PjBL/PBL Erreminta Kaxa bat, eduki didaktiko, baliabide, erreminta, ebaluazio prozedura eta erabiltzaile eskuliburu batekin.
  • PjBL/PBL eta lankidetza bidezko ikasketen tekniken aplikaziorako Gida Pedagogiko bat, Lanbide Heziketako programetarako.

Eredu hau lau esperientzia pilotuetan jarriko a martxan, Lanbide Heziketako institutuetan, 150 ikasle, 20 irakasle eta 100 enpresa baino gehiagoren partaidetzarekin.

Web 2.0-n oinarrituriko PjBl/PBL komunitate birtual bat sortuko da, hedatzeko ekintza eta etorkizuneko ustiapenerako tresna modura. Proiektuaren Web orri bat, liburuxka elektroniko bat eta emaitzen aurkezpen bat ere garatuko dira.

Partzuergoa testuingurua eta transferentziako eremua definitzen duten lanbide heziketako 3 ikastetxe (MAI, ITB eta BLSZSZK), e-learning bidezko lankidetza tekniken ikerketan aditua den unibertsitate bat, KPE-Lab proiektuan sustatzaile izan dena (METROPOLIA), IKTetan espezializatua den unibertsitate mailako ikerkuntza zentro bat (ITB) eta IKT eta proiektu transnazionalen kudeaketa eta ebaluaketen aditua den aholkularitza (ITURBROK) batek osatzen dute.

Espero diren eraginak hauek dira:

  • Lanbide Heziketaren berrikuntza, ikasleek zeharkako gaitasunak eskura ditzaten, enpresen eskakizunak bete eta beraien enplegagarritasuna gehi dezaten.
  • Lanbide Heziketako ikasleen formakuntzan enpresen partaidetza handitzea eta ikaskuntza eta lan munduaren arteko gertutasuna areagotzea.

 

* Proiektu hau Europear Komisioaren laguntzarekin finantziatua izan da.
Web orri honen edukia, egilearen erantzukizuna da soilik.
Komisioa ez da hemen zabaldutako informazioaren erabileraren erantzule.

софт для анонимного серфинга в сети Anonymizer Elite – анонимайзер такой программа анонимайзер

arabic escort dubaiкредитная карта онлайн тинькофф